07/05/2018
6 urteren ostean, Gimp 2.10 bertsioa d**oeneko eskuragarri d**o!
Argazkiak prozesatzen badituzue edo/eta software librearen zaleak bazarete, ezagutuko duzue GIMP (GNU Image Manipulation Program) softwarea. 1995ean sortutako programa librea da, bit-mapa formatuko irudiak lantzeko. Orain arteko bertsiorik berriena 2012koa zen, baina 6 urteren ostean GIMP 2.10 eskuragarri d**o Linux eta Windows sistema eragiletarako, eta hemendik gutxira OS X sistemarako bertsioa ere prest egongo dela iragarri dute.
Azken bertsio honek hainbat berrikuntza interesgarri eskaintzen ditu:
- Lehen begiratuan, interfazean aldaketak ikus ditzakegu. Interfaze iluna da lehenetsitakoa, eta tresna berrien ikonoak t**a ditzakegu bertan, bai argazkien lanketarako eta baita ilustrazio digitalerako ere.
- Bit sakonera handiko irudiak onartzen ditu, kolore kanal bakoitzeko 32 bit-erainokoak. Honez gain, arte baino irudi formatu gehiago onartzen ditu, euren berezko irudi zehaztasuna mantenduta: TIFF, PSD, PNG, EXT, RGBE.
- Transformazio tresnak hobetu dira, eta berriak ere baditu: transformazio bateratua, deformazioa eta tiradera bidezkoa.
- Aukeraketa tresnak finduta daude eta maskaratzeko era berriak ere t**a ditzakegu.
- Ilustrazio eta diseinurako, pintzelen gogortasuna eta indarra zehazteko kontrolak ditugu eskura, eta baita pintzelaren ezaugarriak blokeatzeko sistema ere.
- Irudien metadatuak ikusteko aukerak ere baditu, eta metadatu hauek hainbat irudi formatutan gordetzeko aukera ematen du gainera.
Oraindik ere Gimp-ek ez ditu bere horretan RAW formatuko argazkiak irekitzen, baina hainbat gehigarri t**a ditzakegu honetarako, ziur aski ezagunena UFRaw delarik. Gure gusturako, irudi lanketa sakon baterako hainbat ezaugarri faltan ditu oraindik software honek (CMYK espazioan lan egiteko aukera edota doitze-kapak sortzekoa, adibidez), baina ordainpeko edizio programen alternatiba libre osatuena dela esango genuke, aukera eta zehaztasun maila oso txukunak eskaintzen baititu.
Probatu nahi izanez gero, https://www.gimp.org/ webgunetik deskargatu dezakezue.